AGENDA

2023ko itxiera

2023ko gure azken udalerria Gernika izan da. Oraingoan, batez ere erretiratuen zentrora hurbiltzen ziren pertsonek ezagutu zuten programa, kaleko espazioa haren ondoan baitzegoen.
Saio parte-hartzailea emakume talde batekin hasi zen, eta pixkanaka emakume gehiago gehitu zitzaizkion. Talde hau eta ondoko aretotik hurbildu ziren beste batzuk izan ziren Sergi Arrospideren bakarrizketaz gozatu ahal izan zutenak. Sergio eta ikusleak gustora zeuden, eta bakarrizketa espero baino gehiago luzatu zen, 2023ko programaren amaiera gisa zapore ona utziz.