AGENDA

Une onak Amurrion

Ostiralean, azokara joan ziren pertsonek kaleko ekintzarekin egin zuten topo. Gure harridurarako, Udalak 60 urtetik gorako pertsonak jakinaren gainean jarri zituen, eta gehienek entzuna zuten programaren berri. Etengabeko euriak ez zuen parte hartzera gonbidatzen, baina begiraleen berotasuna eta jarduera errazak pizgarriak izan ziren.
Arratsaldean, Nagusi gunera hurbildu zen taldea “saio parte-hartzailea” entzutean apur bat harrituta agertu zen, baina dinamikak azaldu ondoren, inplikazio handia egon zen. Programa ixteko Sergio Arrospide taldera lotu zen, mundu guztia bakarrizketari adi egon zen eta gozatu zuen.