"Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu"
Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da.
Mugikortasuna funtsezkoa da adinekoen zahartzea aktiboa eta osasungarria izan dadin, adinekoen bizi-kalitatea eta ongizate fisikoa zein psikosoziala hobetzen dituelako.
Baina, aldi berean, mugikortasunak adinekoek arrisku gehiago izatea ere ekartzen du eta arrisku horren isla Euskadiko datu hauek dira:
Adinekoak kolektibo zaurgarria dira, eta bide-istripuetan inplikatuta egoteko eta biktima izateko probabilitate handiagoa daukate.
“Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu” ekimenak garrantzia ematen dio adinekoen autonomiari, bizitza aktiboa, osasungarria eta segurua izaten jarrai dezaten.
Adinekoak beren mugikortasun-ohiturei eta –beharrei buruz hausnartzera bultzatzeko.
Adineko horiek bideko arrisku-egoerak zein joan-etorrietan beren burua babesteko erabil ditzaketen estrategiak errazago identifikatu ahal izateko.
Oinez, garraio publikoan edo gidari gisa mugitzen diren adinekoentzat.
Euskadiko 22 udalerritan.
Udalerri bakoitzean egun bat, aurrez aurre.
Jarduerak eta ekintzak kalean eta adinekoen zentro batean.
Ikasteko gamifikazioa eta esperimentazioa erabiliz.