Lekeitio: mugikortasun seguruagoa eraikitzen

Bizikletak eta mimoak ikusmina sortu zuten Lekeition, eta jendea topagunean parte hartzera animatu zuten. Kaleko espazioak aukera eman zigun esperientziak biltzeko eta autobabeserako ohiturak proposatzeko. Partaidetza-saioari esker, elkarrizketa horrekin jarraitu ahal izan genuen, eta gure joan-etorriak nola hobetu elkarrekin hausnartu ahal izan genuen.

Eskerrik asko gelditzeagatik, entzuteagatik, hitz egiteagatik eta partekatzeagatik. Eskerrik asko galderak egiteagatik eta zailtasunak adierazteagatik.

Zuen parte-hartzeari esker, udalerri seguruagoa utzi dugu.