100 aldiz begiratu denboraldi berriarekin bueltan gaude.
Apirilaren 8tik maiatzaren 9ra Portugalete, Elgoibar, Igorre, Bastida, Ermua eta Ordizia bisitatuko ditugu.
Arriskua gutxien espero duzun lekuan dagoelako, mugitzen garenean ditugun ohiturak errepasatzeko denbora bat eskaintzea garrantzitsua da. Zure zain gaude!
Eta udalerri hauetakoak ez zaretenontzat edo kaleko ekintzara hurbildu ezin zareten pertsona guztientzat, gogoratu zuen ohiturak gure web orrian ere errepasatu ditzazkezuela: www.100aldizbegiratu.eus