Eskerrik asko Ermua!

100 Aldiz begiratu Ermutik igaro izana esperientzia beroa eta aberasgarria izan da. Hitz egin dugu, barre egin dugu, ikasi dugu… eta, batez ere, kaleko espaziora, saio parte-hartzailera eta bakarrizketara hurbildu diren pertsona guztiek primeran hartu gaituzte.

Bizipen eta gogoeta asko eramaten ditugu. Eskerrik asko! Aurrera jarraitzen dugu, arreta handiagoz eta, jakina, gogo biziz.