Portugalete: denboraldiaren hasiera

100 aldiz begiratu denboraldi berria inauguratuko dugu Portugaleten. 11:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:30era egongo gara San Roke plazan, gure autobabes-ohiturak hobetzeko hainbat jarduera eta proposamenekin.

Sergio Arrospideren Bide Humore bakarrizketak jardunaldiari amaiera emango dio San Roke Gizarte Etxean 19:00etan. Ez izan zalantzarik, hurbildu zaitez. Umore ona ziurtatuta dago.