AGENDA

100 aldiz begiratu Erdi Aroko testuinguruan

Goizean goizetik Balmasedako Erdi Aroko herri politak eta bertako jendeak harrera egin digute. Hirigune historikoko kaleak aprobetxatu ditugu programa ezagutarazteko, eta, aldi berean, jendeari harrera egin diogu kale espazioan.

Arratsaldean jubilatuen etxean autobabeserako neurrietan sakondu ahal izan dugu eta Sergio Arrospideren umoreaz gozatu.