Urriaren 17an prebentzio, partaidetza eta hausnarketa partekatuko jardunaldi oso bat izango da. Goizez eta arratsaldez, Foru Plazara hurbildu ahal izango zara, eta han kalean egongo gara, ideiak, gomendioak eta tresnak partekatzen, hiri-ingurunean gure segurtasuna hobetzeko.
Eta gehiagorako gogoz geratzen bazara, arratsaldean Santa Ana antzokian jarraituko dugu, saio parte-hartzaile eta umorez beteriko bakarrizketa batekin.