Barakaldo: Susto handiak saihesten dituzten keinu txikiak berrikusten

Irailaren 30ean, asteazkena, Barakaldon izango gara, Gurutzetako plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Barakaldoko adinekoekin hausnarketa egin nahi dugu egunero egiten ditugun joan-etorrietan ditugun arriskuei buruz. Geure burua babesten lagunduko diguten aholku txiki eta erraz guztiak partekatu nahi ditugu baita ere.

Ez izan zalantzarik, zatoz bisitatzera, arriskua gutxien espero duzun lekuan baitago.