Motorrak abiarazi ditugu, eta, gutxi barru, errepidean jarriko gara berriro, programaren fase berri bati ekiteko. Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago, 100 aldiz begiratu. Gezurra badirudi ere, ikusi ez ditugun udalerriak geratzen zaizkigu. Etapa berri honetan, Bermeo, Hondarribia, Zuia, Gorliz, Hernani, Urduña, Galdakao, Alegria-Dulantzi eta Villabona bisitatuko ditugu. Herri bakoitzaren data zehatzak agendaren atalean aurki ditzakezue.