Laster Elgoibarren ikusiko dugu elkar!

Jaiegunen bueltan Elgoibarren izango gara. Gogoetaz, aholku praktikoz eta giro onez betetako jardunaldi bat zuekin partekatzeko irrikan gaude. Bide-segurtasunaz, konfiantzaz mugitzeko moduaz eta oharkabean hartzen ditugun arriskuez hitz egingo dugu. Zure zain egongo gara 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara Kalebarren Plazan!

Igorre: Begibistatik haratago begira.

100 aldiz begiratu programarekin egiten duen geldialdi bakoitza desberdina da, eta Igorren giro lasaia eta erlaxatua aurkitu dugu. Horri esker, espaziora hurbildu diren pertsonek beren ohituretan sakondu dute, eta begien bistatik haratago begiratzeko prest agertu dira. Eskerrik asko zuen gogoetak eta esperientziak partekatzeagatik.

Hurrengo geltokia: Igorre

Astelehen honetan, apirilaren 14an, 65 urtetik gorakoentzako bide-ezbeharrak prebenitzeko jardunaldi berri bat izango dugu Igorren. 100 aldiz begiratu ibiliko da Lasarte parkean, Kultur Etxearen ondoan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Eszenatokia aldatzen dugu, baina espirituari eusten diogu: begiratu, zalantzan jarri, partekatu eta elkarrekin eraldatu. Ez hutsik egin!

“Beteta” Portugaleten

Herri jarrilleroak besoak eta begiak zabalik hartu gaitu. Kaleko espazioak etengabeko jende-jarioa izan du, eta parte-hartze saioak eta bakarrizketak “beteta”  kartela eskegi dute. Jardunaldiak bide-segurtasunaren inguruko kezkak, zalantzak, esperientziak, ikaskuntzak… partekatzeko balio izan digu. Gaurko eguna jarraitzeko gogo handiarekin uzten gaitu. Eskerrik asko jardunaldi hau posible egin duzuenoi!

Portugalete: denboraldiaren hasiera

100 aldiz begiratu denboraldi berria inauguratuko dugu Portugaleten. 11:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:30era egongo gara San Roke plazan, gure autobabes-ohiturak hobetzeko hainbat jarduera eta proposamenekin. Sergio Arrospideren Bide Humore bakarrizketak jardunaldiari amaiera emango dio San Roke Gizarte Etxean 19:00etan. Ez izan zalantzarik, hurbildu zaitez. Umore ona ziurtatuta dago.

Bueltan gaude

100 aldiz begiratu denboraldi berriarekin bueltan gaude. Apirilaren 8tik maiatzaren 9ra Portugalete, Elgoibar, Igorre, Bastida, Ermua eta Ordizia bisitatuko ditugu. Arriskua gutxien espero duzun lekuan dagoelako, mugitzen garenean ditugun ohiturak errepasatzeko denbora bat eskaintzea garrantzitsua da. Zure zain gaude! Eta udalerri hauetakoak ez zaretenontzat edo kaleko ekintzara hurbildu ezin zareten pertsona guztientzat, gogoratu zuen ohiturak … Leer más

Itxiera polita 2024rako

100 aldiz begiratu programaren etapa berri hau Durangora egindako bisitarekin amaitu da. Eskerrik asko izan dugun harrera eta onespenagatik, eta inork ez dezala ahaztu landutako aholkuak praktikan jartzea, arriskua gutxien espero duzun lekuan baitago.

100 begiek hartu dute Kanpezu

Kanpezuko giro lasai eta hurbilak adinekoak animatu ditu beren ohiko errutina egun batez etetera eta gure kaleko espazioan gelditzera bide-segurtasunari arreta eskaintzeko. Jardunaldiaren amaiera jubilatuen etxean egin zen, eta eguna ixteko Sergio Arrospideren monologoarekin gozatzeko aukera izan zuten.

kanpezurako bidean ipintzen gara

Irailaren 30ean, astelehena, Kanpezun, supermerkatura, okindegira, anbulatoriora, tabernara… bidean, Samuel Picaza plazan kokatuko dugun gure kale espazioa ikusiko duzu. Bertan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era parte hartu ahal izango duzu. Zatoz gurekin egotera.