Amurriok amaiera eman dio denboraldi honi: Udaberrian ikusiko dugu elkar

Denboraldi berri baten amaierara iritsi gara, eta zer hobe ixteko, Amurrion jaso dugun harrera onarekin baino. Topagunean bizitako parte-hartzeak, interesak eta gogoak pertsonek bide-segurtasunaz hitz egitea, zalantzak argitzea eta gure eguneroko egoerak partekatzea beharrezkoa dutela berretsi digute. Denboraldia ixten dugu, baina ez dugu prebentzioarekin dugun konpromisoa ixten. Energiaz beteta eta lanean jarraitzeko gogoz goaz, mugikortasun … Leer más

Amurrio: Kalea aldatu egin da… eta gu?

Mugikortasun-aldaketak Amurriora ere iritsi dira, gero eta bizikleta gehiago daude, patinete elektrikoak, seinaleztapen-aldaketak… eta horrek guztiak arreta handiagoa jartzera garamatza, 100 aldiz begiratzera. Urriaren 2an 11:00-14: 00 eta 16:30etatik 19:30etara Juan de Urrutia plazatik pasatzera eta zuen ohiturak eguneratzera gonbidatzen zaituztegu, bide publikoan seguruago egoteko.

Lekeitio: mugikortasun seguruagoa eraikitzen

Bizikletak eta mimoak ikusmina sortu zuten Lekeition, eta jendea topagunean parte hartzera animatu zuten. Kaleko espazioak aukera eman zigun esperientziak biltzeko eta autobabeserako ohiturak proposatzeko. Partaidetza-saioari esker, elkarrizketa horrekin jarraitu ahal izan genuen, eta gure joan-etorriak nola hobetu elkarrekin hausnartu ahal izan genuen. Eskerrik asko gelditzeagatik, entzuteagatik, hitz egiteagatik eta partekatzeagatik. Eskerrik asko galderak egiteagatik … Leer más

Ugao-Miraballes: Zuen esperientziak badu garrantzia

Kaleko espazioari esker, pertsonei haien egunerokoan hurbildu ginen. Bertan pertsonek kafe bat eta jarduera ezberdinez gozatu zuten. Parte hartzeko saioak autobabeseko ohituretan sakontzeko une bat eskaini zigun. Benetan eskerrak eman nahi dizkiegu bi gune horietan parte hartu zuten guztiei. Iruzkin bakoitzak, partekatutako esperientzia bakoitzak eta proposamen bakoitzak adinekoen mugikortasunaren errealitatea hobeto ulertzen laguntzen digu.

Barakaldo: Susto handiak saihesten dituzten keinu txikiak berrikusten

Irailaren 30ean, asteazkena, Barakaldon izango gara, Gurutzetako plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Barakaldoko adinekoekin hausnarketa egin nahi dugu egunero egiten ditugun joan-etorrietan ditugun arriskuei buruz. Geure burua babesten lagunduko diguten aholku txiki eta erraz guztiak partekatu nahi ditugu baita ere. Ez izan zalantzarik, zatoz bisitatzera, arriskua gutxien espero duzun lekuan baitago.

Abadiñoko kaleek prebenitzeko hitz egin eta entzun egiten dute

Herritarren bila ateratzeak benetako eta eguneroko esperientziak entzuteko aukera eman digu. Desplazamendu bakoitzaren atzean istorio bat, behar batzuk eta mugitzeko modu desberdin bat daudelako. Eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan gelditu, hitz egin, arriskuak identifikatu eta aktiboki parte hartu zuten pertsona guztiei. Bere hausnarketek eta ondorioek udalerri seguruagoa sortzen laguntzen digute. Eskerrik asko 100 aldiz … Leer más

Ugao-Miraballes: Autonomiaz mugitzeak segurtasunez mugitzea ere esan nahi du

Mugikortasuna desplazatzea baino askoz gehiago da: familia bisitatzea da, erosketak egitea, bizitza sozialean parte hartzea edo inguruneaz gozatzea. Mugikortasun seguruak ohiturak berrikustea eta arriskuez jabetzea eskatzen du eta horregatik irailaren 24ean, osteguna gonbidatzen zaitugu Herriaren Enparantzan 11:00-14:00 eta 16:30etatik 19:30etara kokatuko dugun topagunetik pasatzera. Bide-ezbeharrak prebenitu, arriskua gutxien espero duzun tokian dagoelako.

100 aldiz begiratu Abadiñora irizten da: mugikortasunari beste ikuspuntu batetik begiratzeko gonbidapena.

Arriskua gutxien espero duzun tokian dagoelako, 100 aldiz begiratu Abadiñora hurbiltzen da. Traña plazan egongo gara 11:00-14: 00 eta 16:30 -19:30 bitartean, esperientziak partekatzeko eta ohiturak berrikusteko topagune batekin, autonomiaz eta segurtasunez mugitzen jarraitzeko. Topagunetik, bide-segurtasunarekin bingo egiteko jardueratik edo bakarrizketatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu (azken horiek Txanporta kultur etxean). Segurtasuna gure esku dagoelako, 100 begirekin … Leer más