Gaur Egun

Villabona: 100 aldiz begiratu eta jarraitu zure mugikortasunaz gozatzen

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “100 aldiz begiratu, arriskua gutxien espero duzun tokian dago” programa Villabonara iritsiko da 60 urtetik gorako pertsonei segurtasunez eta konfiantzaz mugitzen laguntzeko. Bizitzak aurrera egin ahala gure gaitasunetan izandako aldaketez jabetzeko aukera izango dugu, egunerokoan praktikan jartzeko autobabes-ohiturak zer diren jakiteko baita ere. 📍Lekua: Berdura plaza 🗓Data: Apirilak 15 ⏰ Ordutegia: 11:30etatik

Leer más »

Bueltan gaude

Motorrak abiarazi ditugu, eta, gutxi barru, errepidean jarriko gara berriro, programaren fase berri bati ekiteko. Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago, 100 aldiz begiratu. Gezurra badirudi ere, ikusi ez ditugun udalerriak geratzen zaizkigu. Etapa berri honetan, Bermeo, Hondarribia, Zuia, Gorliz, Hernani, Urduña, Galdakao, Alegria-Dulantzi eta Villabona bisitatuko ditugu. Herri bakoitzaren data zehatzak agendaren atalean aurki

Leer más »

Etapa izten dugu, zerumugak irekitzen ditugu.

100 aldiz begiratu fase hau amaitutzat ematen dugu, eta gure ibilbidearen amaierara iristeko behar den arreta guztia jarrai dugu, oroitzapenez, istorioz, barrez… eta ikaskuntza berri ugariz betetako maletarekin iritzi gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu abentura honetan parte hartu duen pertsona bakoitzari: kaleko jardueretan, saio parte-hartzaileetan eta bakarrizketan. Besoak zabalik hartu gaituzue! Agur esan genizuen ikasten

Leer más »

Mungia, plazer bat zuekin egon izana!

Zuen erantzuna ikaragarria izan da, eta guztiontzako mugikortasun seguruagoaren alde lan egiten jarraitzeko motibatzen gaituzue. Mila esker energia eta umore onarekin batzeagatik. Bidean ikusiko dugu elkar!

Leer más »

Altxorra bezalako esperientzia Gasteizen.

Kalean, egun osoan zehar, gure ingurunean hobeto mugitzeko ideiak eta tresnak partekatu ditugu. Seguruago joateko egiten ditugun edo egin beharko genituzkeen ohituren kontzientzia hartu dugu. Baina arratsaldean, Aranako Bizan-en, benetan hunkitu ginen: parte-hartze aktiboa, benetako istorioak eta pentsarazi zigun bakarrizketa bat… eta barre egin genuen. Eskerrik asko bizitako jardunaldi betea eta gizatiarragatik.

Leer más »

Eskerrik asko, Oñati!

Plazera izan da bide-hezkuntzako jardunaldi hau zuekin partekatzea. Adineko pertsonen parte-hartzea eredugarria izan da, ikasteko, partekatzeko eta gozatzeko gogoz. Zuen gertutasuna eta giro ona eramaten ditugu. Eskerrik asko ateak hainbeste maitasunez irekitzeagatik!

Leer más »