
Amurriok amaiera eman dio denboraldi honi: Udaberrian ikusiko dugu elkar
Denboraldi berri baten amaierara iritsi gara, eta zer hobe ixteko, Amurrion jaso dugun harrera onarekin baino. Topagunean bizitako parte-hartzeak, interesak eta gogoak pertsonek bide-segurtasunaz hitz egitea, zalantzak argitzea eta gure eguneroko egoerak partekatzea beharrezkoa dutela berretsi digute. Denboraldia ixten dugu, baina ez dugu prebentzioarekin dugun konpromisoa ixten. Energiaz beteta eta lanean jarraitzeko gogoz goaz, mugikortasun

Barakaldo: Konpromisoak aldaketa txikiekin hasten dira
Barakaldok bigarren aldiz hartu gaitu eta adinekoek berriro beso zabalik hartu gaituzte. Elkargunea ospitalerako igarobidean kokatzeak pertsona askorengana iristeko aukera eman digu. Gaur ikasitako guztia biharko segurtasuna dela gogoratzea garrantzitsua da, arriskua gutxien espero duzun lekuan dagoelako.

Amurrio: Kalea aldatu egin da… eta gu?
Mugikortasun-aldaketak Amurriora ere iritsi dira, gero eta bizikleta gehiago daude, patinete elektrikoak, seinaleztapen-aldaketak… eta horrek guztiak arreta handiagoa jartzera garamatza, 100 aldiz begiratzera. Urriaren 2an 11:00-14: 00 eta 16:30etatik 19:30etara Juan de Urrutia plazatik pasatzera eta zuen ohiturak eguneratzera gonbidatzen zaituztegu, bide publikoan seguruago egoteko.

Lekeitio: mugikortasun seguruagoa eraikitzen
Bizikletak eta mimoak ikusmina sortu zuten Lekeition, eta jendea topagunean parte hartzera animatu zuten. Kaleko espazioak aukera eman zigun esperientziak biltzeko eta autobabeserako ohiturak proposatzeko. Partaidetza-saioari esker, elkarrizketa horrekin jarraitu ahal izan genuen, eta gure joan-etorriak nola hobetu elkarrekin hausnartu ahal izan genuen. Eskerrik asko gelditzeagatik, entzuteagatik, hitz egiteagatik eta partekatzeagatik. Eskerrik asko galderak egiteagatik

Ugao-Miraballes: Zuen esperientziak badu garrantzia
Kaleko espazioari esker, pertsonei haien egunerokoan hurbildu ginen. Bertan pertsonek kafe bat eta jarduera ezberdinez gozatu zuten. Parte hartzeko saioak autobabeseko ohituretan sakontzeko une bat eskaini zigun. Benetan eskerrak eman nahi dizkiegu bi gune horietan parte hartu zuten guztiei. Iruzkin bakoitzak, partekatutako esperientzia bakoitzak eta proposamen bakoitzak adinekoen mugikortasunaren errealitatea hobeto ulertzen laguntzen digu.

Barakaldo: Susto handiak saihesten dituzten keinu txikiak berrikusten
Irailaren 30ean, asteazkena, Barakaldon izango gara, Gurutzetako plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Barakaldoko adinekoekin hausnarketa egin nahi dugu egunero egiten ditugun joan-etorrietan ditugun arriskuei buruz. Geure burua babesten lagunduko diguten aholku txiki eta erraz guztiak partekatu nahi ditugu baita ere. Ez izan zalantzarik, zatoz bisitatzera, arriskua gutxien espero duzun lekuan baitago.