Udaren ostean bueltan gaude!!!

Fase honetan16 udalerri bisitatuko ditugu irailaren 10etik urriaren 22ra bitartean. Gure agenda berrikusi, agian zure udalerria egongo baita bisitatuko ditugun lekuen artean. Eta badakizu… 100 aldiz begiratu, arriskua gutxien espero duzun tokian baitago!!!

Beti arte Ordizia!

Jakituriaz, esperientziaz eta aktibo jarraitzeko gogoz beteriko taldea eraman genuen Ordiziatik. Eskerrik asko parte hartzeagatik, partekatzeagatik eta bide-segurtasuna gure bizitzaren erdigunean jartzen duen proiektu honi gehitzeagatik. Ordiziarekin 2025eko udaberriko fasea itxi dugu eta irailean itzuliko gara.

100 begiekin dabil…

Ostegun honetan, maiatzak 8, Ordizian izango gara 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara, Nicolas Lekuona plazan elkartuko gara oinez ibiltzeko, zeharkatzeko, zirkulatzeko eta kalea segurtasun handiagoz bizitzeko. Urteak betetzeak ez duelako esan nahi gelditzea…

Eskerrik asko Ermua!

100 Aldiz begiratu Ermutik igaro izana esperientzia beroa eta aberasgarria izan da. Hitz egin dugu, barre egin dugu, ikasi dugu… eta, batez ere, kaleko espaziora, saio parte-hartzailera eta bakarrizketara hurbildu diren pertsona guztiek primeran hartu gaituzte. Bizipen eta gogoeta asko eramaten ditugu. Eskerrik asko! Aurrera jarraitzen dugu, arreta handiagoz eta, jakina, gogo biziz.

Ermuan laster ikusiko dugu elkar!

100 aldiz begiratuko programako lantaldea Ermura iritsiko da maiatzaren 5ean, astelehena, hausnarketaz, aholku praktikoz eta giro onez beteriko eguna partekatzeko. Bide-segurtasunaz hitz egingo dugu, konfiantzaz mugitzeko moduaz, eta gure erreflexuak frogatuko ditugu. Orbe Kardinalaren Plazan izango gara 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara!

100 begi eta ahots asko

Labastidak eta bertako jendeak besoak zabalik hartu gaituzte. Entzuteko, hausnartzeko, elkarrekin ikasteko, anekdotei barre egiteko… jardunaldia izan da. Gaurko egunean gure kaleetan konfiantzaz ibiltzeko prestatuago atera gara. Eskerrik asko!

Urrats bakoitzak balio du

Elgoibar jada 100 aldiz begiratu programa egindako bidearen parte da. Herri bakoitza desberdina da, eta Elgoibarren egun berezia bizi izan dugu. Bertan, herritarrek bide-segurtasuneko bizipenak partekatzeko eta segurtasuna hobetzeko beste urrats bat emateko interesa dutela egiaztatu dugu. Motxila istorioz eta irribarrez beteta eramaten dugu.

Laster Elgoibarren ikusiko dugu elkar!

Jaiegunen bueltan Elgoibarren izango gara. Gogoetaz, aholku praktikoz eta giro onez betetako jardunaldi bat zuekin partekatzeko irrikan gaude. Bide-segurtasunaz, konfiantzaz mugitzeko moduaz eta oharkabean hartzen ditugun arriskuez hitz egingo dugu. Zure zain egongo gara 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara Kalebarren Plazan!

Igorre: Begibistatik haratago begira.

100 aldiz begiratu programarekin egiten duen geldialdi bakoitza desberdina da, eta Igorren giro lasaia eta erlaxatua aurkitu dugu. Horri esker, espaziora hurbildu diren pertsonek beren ohituretan sakondu dute, eta begien bistatik haratago begiratzeko prest agertu dira. Eskerrik asko zuen gogoetak eta esperientziak partekatzeagatik.