Alderdi eder, 100 begientzako plazer ederra

Jardunaldiaren hasierako sirimiriak ez zituen Donostiarrak atzera bota eta paseatzera atera ziren. Kalean gure espazio deigarri eta atseginarekin topo egiten zuen. Pertsona asko izan ziren gure espaziora hurbildu zirenak eta 100 begiekin ibiltzearen garrantziaz ohartu zirenak. Saio parte-hartzailean eta bakarrizketan jende gutxi egon zen, baina oso talde partehartzailea izan zen. Taldeak arratsalde entretenigarri eta didaktikoaz … Leer más

100 begi itsasoratuko dira Getxon

Bihar astelehena, irailak 23, Algortako geltokiko plazan izango gara, 11:00etatik 14.00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Giro lasai eta atseginean, zuen erreflexuak probatzeko eta bide-segurtasunari buruz dituzuen ezagutzak eguneratzeko aukera daukazue.

100 aldiz begiratu Erdi Aroko testuinguruan

Goizean goizetik Balmasedako Erdi Aroko herri politak eta bertako jendeak harrera egin digute. Hirigune historikoko kaleak aprobetxatu ditugu programa ezagutarazteko, eta, aldi berean, jendeari harrera egin diogu kale espazioan. Arratsaldean jubilatuen etxean autobabeserako neurrietan sakondu ahal izan dugu eta Sergio Arrospideren umoreaz gozatu.

Bizkaitik Donostiara

Bihar, irailak 20 ostirala, 100 aldiz begiratu programa Donostia-San Sebastian hirian ospatuko den Europako Mugikortasunaren Astearen parte izango da. Alderdi Eder Parkean izango gara 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Zatoz bisitan!

Bizkaiko kostaldetik barnealdera: Balmaseda

Santurtzi ondoren Balmasedara joango gara. Irailaren 18an, asteazkena, Leon de Felipe Plazan izango gara 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Mankomunitateko 64 urtetik gorako pertsona guztiak gonbidatzen ditugu gure espazioa bisitatzera eta 100 aldiz begiratzen jarraitzeko.

Ongietorri atsegina Santurtzin

Programaren fase berri honen inaugurazioak Santurtziko adinekoak erakarri ditu gure kale-espaziora. Bertaratu diren pertsonei autobabes-ohituren hausnarketan lagundu ahal izan diegu kafeaz gozatzen zuten bitartean.

Lehen geltokia: Santurtzi

Irailaren 12an, 100 aldiz begiratu, arriskua gutxien espero duzun lekuan dago programaren fase berria hasiko da Santurtzin.   Santurtziko parkean izango gara, San Jorge elizaren ondoan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Etorri bisitan!

Berriro martxan jartzen gara

Hemendik gutxira beste 7 udalerri bisitatuko ditugu: Santurtzi, Balmaseda, Donostia-San Sebastian, Beasain, Kanpezu, Getxo eta Durango. Ez ahaztu arriskua gutxien espero duzun lekuan dagoela eta 100 aldiz begiratu. Udalerri bakoitzaren data zehatzak agendaren atalean aurki ditzazkezue.